logo
 




CAS | EUS
  ZAUDE: Hasiera / HEZKUNTZA-ESKAINTZA    
Oferta educativa

Gure hezkuntza eskaintza, hezitzaileen bokazioaren fruitua, gure gizartean sortzen diren beharrizan berriei irekita dago eta, ahal den neurrian, gure zerbitzuak eskatzen dituzten familien beharrizan konkretuetara moldatzen dugu. Horregatik atal honi hasiera ematen diogu GAUR EGUN esanez:

HAUR HEZKUNTZA (0-6):
Lehenengo zikloa (0-3)normalean HAURTZAINDEGIA deitua. Bigarren zikloa (3-6)

LEHEN HEZKUNTZA (6-12)

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (12-16 eta 18 urtera arte gutxi gora-behera)

Gure ikasleen errealitatera eta familien eskakizunetara egokitutako Hizkuntza Proiektu bat dugu eta horregatik diogu GAUR EGUN:

. Hizkuntza ofizialen ongi jakitea bermatzen duen beharrezko hizkuntza gaitasuna lortu nahi da, Euskara lehenetsiz.

. Gaztelania maila egokia bermatuz.

. Ingelesezko hizkuntza gaitasuna indartuz, Haurtzaindegitik landu egiten delarik (sorterriko pertsona erreferente batekin). Lehen eta Bigarren Hezkuntzan gaitasun hori lantzen jarraitzen dugu bereriazko irakasgaiaz gain beste arlo batean (gaur egun Zientziak eta Gorputz Heziketako irakasgaia goragoko mailetan). Ikasturte bakoitzean hobekuntza zehatzagoak planifikatzen ditugu, hirueletasuna lortzeko asmoz.

.Gure ikasleen aberastasun kulturala eta beraien hizkuntza gaitasuna kontutan hartuta, ele aniztasun bidean aurrera egitea da gure ametsa.

. Ekintza interesgarri bati eman diogu hasiera: beste herrialde batzuetako ikasleekin eskola-trukea (DBHko azken zikloan). Ildo honetatik jarraitzen saiatuko gara hizkuntza gaitasunarekiko dakarren guztiagatik eta beraien hezkuntza osori dakarkion aberastasuna dela eta.