Mertzede

Hezkuntza eskaintza

Haurtzaindegia

Mertzede ikastetxeko haurtzaindegiak doako zerbitzua eskaintzen du ikasle guztientzat, ezarritako ordutegiaren barruan.

Ordutegi zabala daukagu, gurasoek llana eta familia modu erraz batean uztartu dezaten. Goizeko 7:30etatik arratsaldeko 19:00tara zabalik gaude. Aldi berean, gure ikastetxean ikasten duten ikasle guztiek, oporraldietan, haurtzaindegi zerbitzua hartzeko aukera dute.

Gure ikastetxean, umea etxean bezain ondo sentitzea dugu helburu. KONFIANTZAREN PEDAGOGIAN oinarritzen gara umearen ongizatea bermatzeko. Rafael Cristobal psikiatra eta pedagogoaren eskutik, umearen garapen biologikoaren etapetan sakondu dugu, momentu bakoitzean behar dituen estimuluak ezagutzeko eta horiek bermatzeko. Gure umeak, etxeko giro lasai batean hezten ditugu, behar duten konfiantza eta goxotasuna eskeiniz. Horren ondorioz, helburu guztiak lortzeko erreztasuna izango dute.

(Mertzediarrak M.O.)

euEuskara