Mertzede

Hezkuntza eskaintza

Bigarren
Hezkuntza

Ikasle bakoitzaren barnean pertsona bat dagoelako, banakako arreta eskaintzen diegu ikasleei, bakoitzak behar duena eskainiz. Helburu nagusia ikaslea etorkizunerako prestatzea da, bai akademikoki zein laboralki. Horretarako, hainbat proiektutan gaude sartuta. Hiruelebitasunarekin jarraitzen dugu zientzietan, maila akademiko altua lortzeaz gain ingelesa ere sendotuz. Ingeles maila bikain batekin bukatzen dute

Gaur egungo aldaketa akademiko eta laboraletara egokitzen laguntzeko, TALENTATU proeiktuarekin bat egin dugu. Gure ikasleek inguruko enpresak ezagutzeko aukera dute, lan merkatuek behar dituzten perfilak ezagutu eta zein lanbide hautatu nahi duten jakiten laguntzeko helburuarekin.

HBSP/PREE programa ere badaukagu, bultzada gehigarri bat behar duten ikasleak laguntzeko asmoarekin. Inor ere atzean ez geratzea dugu helburu.

(Mertzediarrak M.O.)

euEuskara