Mertzede

Hezkuntza eskaintza

Lehen hezkuntza

6-12 urte bitarteko etapa honetan ere, indibidualizazioa dugu oinarri. Ume guztiak berdinak ez direlako, ume bakoitzari behar duena eskeintzen diogu. Ume guztiek helburu eta behar dituzten gaitasun guztiak lortzeko bidean, irakasleak ondoan izango dituzte. Gaur egungo metodologi berritzaileenak erabiltzen ditugu eskolan.

Irakurketa-idazketa prozesua, metodologia onenekin hasi eta sendotzen dugu, ikasle bakoitzaren denbora errespetatuz eta espazio seguru bat eskainiz, aurkezten zaizkion erronkei segurtasunez aurre egiteko. Metodologia hau etapa guztian ematen da eta arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu, haur bakoitzak aurrera egiteko behar duen denbora errespetatuz. Gure helburua espazio seguru bat eskaintzea da, ikasle bakoitzari bere buruarekiko konfiantzan sendotuz.

Zientziak, haur hezkuntzatik dakarren maila ona aprobetxatuz, ingelesez ematen ditugu etorkizunak eskeintzen dituen erronkei aurre egin ahal izateko.

Azkenengo etapan 1x1 proeiktuaren barruan, ikasle bakoitzak bere dispositibo digitala dauka (dohain), gaur egungo hezkuntzara egokitzeko behar beharrezkoa den konpetentzi digitala bermatu ahal izateko.

(Mertzediarrak M.O.)

euEuskara