Hezkuntza eskaintza
Haur bati begiratzea, mihise zuri bat ikustea delako. Dena dago egiteko. Aurkitzeko, jakiteko. Beraz, galdera handi hau egiteko eguna iristen denean: Zer ikastetxe aukeratu nire umearentzat?, inoiz baino kontzientzia handiagoa hartzen dugu horrek dakarren erantzukizun handiaz. Mertzede Ikastetxean egiteko modu berriak proposatzen ditugu, oinarri sendoekin, pertsonak eta komunitatea eratzeko. Jakin-mina, sormena, autonomia, hainbat hizkuntza, zintzotasuna, esfortzuaren kultura eta trebetasun sozialak izango dituzten pertsonak, baina baita ere komunitate elkartu, solidario, askotariko eta enpatikoagoak osatzen laguntzeko gai izango diren pertsonak.
Banakako balioak zein balio kolektiboa uztartzen dituen hezkuntza batez ari gara, arlo akademikotik humanora, pertsonaletik sozialera, balioarekin eta balioekin. Finean, gure gizartea herritar heziekin hobetzen lagundu nahi duen eredu bat. Maila guztietan hezita.